Acceso Área privada
Volver al Inicio
 
  HOMILIA DE DON JUAN MARIA URIARTE, OBISPO DE SAN SEBASTIAN,
 

Texto en Catellano >>

Meza-emaile, Mariaren Lagundiko Probintzial eta kide, irakasle, ikasle, ikasle ohi eta lagunok:

Mariaren Lagundiko ahizpekin bat egiten dugu gaur bereziki gure Elizbarrutiko eliz nagusi honetan. Geure-geureak sentitzen ditugu. Beraien poz, arazo eta itxaropenak bizkarreratzen ditugu. Beraiekin gogoratu, eskerrak eman, gogoeta egin, gure kristau nortasuna sendotu, beraien aukerak miretsi eta onartu, beraien geroa konfiantzaz jaunari eskaini nahi diogu.

Gaurko Ebanjelioan aipatzen den mostaza haziaren antzera, laster zabaldu zen Frantzian lehenbizi eta Europako lurralde ezberdinetan gero. Legamiaren antzera sortu zuen emakumearen hezkuntzarako bide bat elizan eta gizartean. Munduarentzako argia zirela jakinik, Joanaren alabak Amerikan, Afrikan eta Asian jarri dituzte landare ongarri honen aldaxkak. Gaurko ebanjelioaren esanak egi bihurtzen saiatu dira. Baita asmatu ere. Ekintza eta kontenplazioa bustartuz, giza-hezkuntza eta fede-hezkuntza ezkonduz. Eskerrak Jainko handiari!

Iragana eskertu, gaurkoa arduraz bizkarreratu, geroari itxaropenez begiratu.

Emakumearen alde aukera; Jesusi leialki jarraitzea; Mariaren ikasbide eta eredua; areitzaren antzera, lekuan ondo kokatuak eta lurbirara irekiak izatea; elkartea zaintzea; hezkuntza egitasmoa sakontzea eta gaurkotzea; gazteenganako joera bizia; Jesus eta bere mezua ausarti iragartzea… Hauxe da zuen bidea… eta gurea.

Mariaren Lagundiko ahizpa guztiok: Gipuzkoako elizak badu zer zuoi eskertu. Bere deiaren zain eta erantzuteko prest egon ohi zaudete. Zuen laguntza asko estimatzen dugu eta beharrezko bezala ikusi ere. Zuengatik otoitz egiteko zeregina leporatu nahi dugu. Zuen otoitzagatik eskerrak ematen dizkizuegu. Bokazioz zaretenok izan zaitezte gaur, bihar eta beti.

† Joan Maria Uriarte
Donostiako Gotzaina

Subir arriba